Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Altsasuko kintoen buruak aukeratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Altsasuko kintoen buruak aukeratu dituzte

Sarabe Goikoetxea Mazkiaran, Kima Gallego Gartziandia, Tasio Merchan Fernandez eta Eneko Vera Sainz dira aurtengo kintoen erreginak eta erregeak. Ospakizunak otsailaren 5ean, astelehenean, hasiko dituzte bost eguneko ospakizunak. Ostegunean hartuko dute atsedena. Beraz, zortzikoa dantzatu eta parranda astelehenetik asteazkenera eta ostiralean eta larunbatean eginen dute.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2018/01/06
Lotura
Guaixe

Eguerdia, elur bustia kalean eta udaletxe atean aurtengo kintoak eta haien senideetako batzuk. Eguerdian zen hitzordua eta 12:08an zabaldu dira udaletxeko ateak. Batzargelan sartu dira senideak, ganbazelaian, berriz, kinto guztiak. Neska eta mutil banak aukeratutako aldea eta gero, alkateak airera botatako txanpon batek erabaki du lehenik emakumezkoen zozketa eginen zela. 

Udal bilkurako mahaia inguratuz jarri dira eta, ohi bezala, alkateak kartak banatzen hasi da. Kosta zaio barajako lehen erregeari agertzea. Bi itzuli eman behar izan ditu alkateak kartak banatzen eta karta banaketa hasi denetik 3 minutu eta 5 segundo bete direnean Sarabe Goikoetxea Mazkiaranen eskuan agertu da aurreneko erregea. Bigarren buelta despeditzean, 4:07ra, azalerazi du Kima Gallego Gartziandiak bigarren erregea. 

Emakumezko buruak aukeratu eta gero, gizonezkoen artean hasi da alkatea kartak banatzen. Neskekin bezala, mutilen batek lehen erregea agertzea kosta egin da. Bigarren itzulian izan da, 2:41ean, Tasio Merchan Fernandezek erakutsi baitu. Karta banaketaren hirugarren itzulia hasi denean atera du bigarren erregea Eneko Vera Sainz.

Altsasuko kintoen buruak aukeratu dituzte

Sarabe, Kima, Eneko eta Tasio

Dokumentuaren akzioak