Alpargatak soka dantzan urratuta
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Umeen soka dantza egin dute gaur eguerdian ehun haurrek Loinazko San Martin plazan.

Umeen soka dantza egin dute eguerdian Loinazko San Martin plazan, ohi bezala loinatzetako asteartean. 11:00etarako elkartu dira plazan, eta han argazkia atera ondoren udaletxeko batzar aretora igo dira. 12:00etan txistulariei jarraika jaitsi dira eskutik ilaran plazara. Guraso, familia kide, lagun eta herritar ugari gerturatu dira plazara emanaldia ikustera. Ehun umek parte hartu dute; 50 umek aurreskuan –21 mutilek eta 29 neskak– eta beste 50 haurrek bikotekide gisa. Arratsaldean helduen soka dantzaren txanda izango da, 19:00etan.
Argazkiak eta bideoa: Laida Goiburu







































