Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alos Quartet eta Aukeran Dantza konpainia domekan Oñatin

Dokumentuaren akzioak

Alos Quartet eta Aukeran Dantza konpainia domekan Oñatin

Musikegunak ekimenaren barnean, Garden ikuskizuna eskainiko dute taldeek, elkarlanean, Santa Ana antzokia.

Alos Quartetek Garden lana aurkeztuko du domekan Oñatiko Santa Ana antzokian, Aukeran Dantza konpainiarekin elkarlanean sorturiko ikuskizunean. Emanaldia 19:00etan izango da, Musikegunak ekimenaren baitan.
Egilea
Josu Bilbao
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2017/11/10
Lotura
Goiena

Alos Quartet laukotea Xabier Zeberiok –nyckelharpa eta biolina–, Francisco Herrerok –biolina–, Lorena Nuñezek –biola– eta Ivan Carmonak –txeloa– osatzen dute, eta, oraingo honetan, Edu Murumendiaraz bergararrak zuzentzen duen Aukeran Dantza konpainiako hainbat kiderekin batera aurkeztuko dute Garden lana. Izan ere, dantza ezberdinen erritmoak agertzen dira disko horretan, hala nola arin-arina, fandangoa, tangoa eta balsa.

Ikuskizunerako sarrerak Bibe.me webgunean eskuratu daitezke, 6 euroren truke. Musikegunak ekimeneko hurrengo kontzertua, bestalde, azaroaren 19an eskainiko du Jonathan Mesonero biolin-joleak eta Mercedes Medina piano-joleak osatzen duten Duo Sarasatek.

Alos Quartet eta Aukeran Dantza konpainia domekan Oñatin

Dokumentuaren akzioak