Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aloña Intxaurrandieta: "Eulalia Abaituaren garaiko emakumeen errealitatea erakusteko modurik onena iruditzen zaigu"

Dokumentuaren akzioak

Aloña Intxaurrandieta: "Eulalia Abaituaren garaiko emakumeen errealitatea erakusteko modurik onena iruditzen zaigu"

Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2025/03/20
Lotura
Uriola

Bilboko María Díaz de Haro kalean dagoen Ondare Aretoak Kameratik orratzera erakusketa jaso zuen pasa den azaroaren 20an. Erakusketa Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren irudietan dago oinarrituta. Argazkietan agertzen diren Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen lau jantzi berreskuratu dituzte, euren janzkera nolakoa zen erakusten dutenak.

Aloña Intxaurrandieta eta Nekane Madariagak, erakusketaren komisariak, xehetasunak eskaini dizkigute, baita Salbatzaile Dantza Taldeko kideek ere. Apirilaren 26ra arte egongo da jendaurrean ikusgai Ondare Aretoan, eta ondoren, Orduña Hiria Museora mugituko da.

Dokumentuaren akzioak