Dokumentuaren akzioak
Allur Dantza Taldea, euskal dantzen enbaxadore
'Munduko Kultural eta Ohiturak' XXXIII. nazioarteko jaialdian esku hartuko du. Igande gauean abiatu ziren Frantziako Romans-Sur-Iseren hilaren 11ra bitartean ospatzen ari den jaialdira
Bihar, 'Euskaldunak ezagutzen' izenpean, ekitaldi nagusia
eskainiko du Alurr Dantza Taldeak. Giroa berotzen joateko,
antolatzaileek afari euskalduna eskainiko dute parte hartu nahi duen
ororentzat, eta ondorenen, Alurren emanaldiaz gozatzeko aukera izango
da.
Larunbatean, 'Munduko lorategiekin gaua' izenpean,
Georgia, Rapa Nui, Lituania eta Nigeriako taldeekin batera emanaldia
eskainiko du Alurrek Nazioarteko Zapataren museoko lorategietan.
Igandean, jaialdian parte hartzen duten talde guztiek
Saint-Donat-sur l'Herbasse-eko kaleetan zehar desfilea egingo dute eta
Udaletxean agintarien harrera izango dute. Arratsaldean berriz, 'Gure
ezberdintasunak lantzen' izenpean, Benin, Georgia, Indonesia, Lituania,
Peru eta Frantziako taldeekin batera emanaldia eskainiko du Alurrek.
Alurr Dantza Taldearen helburu estrategikoetariko bat
euskal dan-tza eta kulturaren bitartez beste herrietako kulturetara
gerturatzea eta elkartrukeak sustatzea izanik, jarduerak parte
hartzaileengan kultur aniztasunarekiko, aparteko sentsibilitatea,
jakin-mina eta elkartasuna sortu eta sustatu nahi du.
Gazteak kulturartekotasuna eta elkartasuna -egun hainbat
herrik, kulturak eta talde etnikok bizitzen eta pairatzen dugun egoera
dela eta- ezinbesteko estrategia sozialak direla ohartaraztea nahi da.
Hori dela eta, euskal dantza eta musika akuilu eta bide izanik, Alurrek
kulturaren eta kulturen arteko harremana sustatzea eta garatzea du
helburu.
Dokumentuaren akzioak