Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkatetzak dantza emanaldia eskaintzeko oztoporik ez duela jarri dio alkateak

Dokumentuaren akzioak

Alkatetzak dantza emanaldia eskaintzeko oztoporik ez duela jarri dio alkateak

Egilea
K. Arrizabalaga
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2007/05/12

Udalaren aldetik urte guzti hauetan, dituen mugak kontuan izanik ahalik eta laguntzarik onena ematen saiatu izan gera .

Baina idatzi honetan azaltzen direnak oso larriak jotzen ditut, egia ez direlako. Alkatetza honek ez du inolako oztoporik jarri ekainaren 1ean dantza emanaldia eskaintzeko. Dantza taldekoei jakinarazi zaiena da ostegun eta ostiralean egunez polikiroldegia okupatuta egoteak dakartzan arazoak. Irtenbide ezberdinak planteatu izan zaizkie polikiroldegiko arduradunaren bitartez, posible egin ahal izateko dauden behar guztiak (gimnasia orduak, eskola orduak, kirol partidak, ume eta gurasoen beharrak...) eta horren erantzuna idatzi hau da.

Baita aipatzen dute dantzak ez zaizkidala gustatzen eta hori nik onartua dela. Ezan dezatela nun, nola eta noiz esan dudan nik hori. Nik alkatetzan daramatzaten lau urteotan urtero egin da dantza ekitaldia ekainean, urtero herriko festetan dantza ikuskizunen bat egon da herriko plazan, urtero eman zaie diru-laguntza, eta aurtengo apirilean dantza taldearen lokala egokitu da. Nola ezkontzen da guzti hau?

Bukatzeko tamalgarria iruditzen zait umeak eta berauen gurasoak horrela erabiltzea alkatea eta Udalaren aurka, jakin nahi nuke guzti honen atzean zer dagoen eta zer nahi duten idatzi hori idatzi dutenek. Nik gauza bat gogoratu nahi det, datorren maiatzaren 27an udal hauteskundeak diral... Ni bai benetan saminduta nagoela».

Dokumentuaren akzioak