Dokumentuaren akzioak
Alkateak eta zinegotzi berriek lehen aldiz dantzatu zuten aurreskua Herriko Plazan
Osterantzean, haurrak izan ziren nagusi atzo, herriko
festetako lehen egunean. Asko ibili ziren kaleetan, hainbat saiotan
arituz.
Jaietako bigarren eguna da gaurkoa. Goizez gastronomia
lehiaketa egingo da Kalebarrenen. Azken urteotan indarra hartu du eta
irabazteko benetako grina erakutsi dute hainbat sukaldarik. Antzuolako
gastronomia elkarteek, herritarrek, edozein elkartek edota horretarako
osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.
Hona hemen gaurko egitarau osoa: goizeko 10:00etan,
txistulari taldearekin goizeresia; 10:15ean, gastronomia lehiaketa
gaztetxe aurrean (patatak errioxar erara egingo dira); 11:00etan,
umeentzako jolas parkea eskolako patioan; 12:00etan, meza nagusia;
12:45ean, balkoi eta leihoetako lore apainketa lehiaketaren (Joxepa
Aiastui da irabazlea) eta gastronomia lehiaketaren sari banaketak;
eguerdiko 13:00etan, patatak errioxar erara dastatzeko aukera izango
dute gerturatzen direnek; arratsaldeko 14:30ean, herri bazkaria
Kalebarrengo arkupetan (mahaiak eta eserlekuak han egongo dira; jatekoa
eta edatekoa, berriz, norberaren kontura), 16:30ean, jolas parkea
eskolako patioan; 18:30ean, poniak eta zezentxoak Zurrategin; 19:30ean,
pilota partidak (Garralda Etcheverryren aurka lau t'erdi barruan eta
Larrañaga-Irureta Azpiri-Landabururen kontra binaka; 20:00etan,
koadrilen poteoa txarangarekin eta Iñaki Mataren 'Barreras' kale
antzerkia; gaueko 22:30ean, suzko zezena Herriko Plazan; 23:00etatik
1:00era, Trovahabana kubatar taldearen saioa Herriko plazan; 23:00etan,
kon-tzertuak Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta; eta goizaldeko
7:00etan, txokolatada txosnetan.
Dokumentuaren akzioak