Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkateak aurreskua, txapela eta lepokoa jaso zuen atzo Valladolideko 2022ko Euskal Jaian, Gure Txoko antolatzaile

Dokumentuaren akzioak

Alkateak aurreskua, txapela eta lepokoa jaso zuen atzo Valladolideko 2022ko Euskal Jaian, Gure Txoko antolatzaile

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Valladolid, Espainia
Mota
Albistea
Data
2022/10/24
Lotura
Euskal Kultura

Euskal Jaia 2022, urteroko euskal festa egin dute asteburuan Valladoliden, bertako Gure Txoko EEa antolatzaile

Euskal Jaia 2022, urteroko euskal festa egin dute asteburuan Valladoliden, bertako Gure Txoko EEa antolatzaile

 

Valladolid, Espainia. Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Euskal Jaia euskal festari ekin dio aurten ere, joan den asteburuan, Euskal Herriko talde partaide Bakioko Itxasalde dantza taldeko lagunak gonbidatuta eta ekitaldi publikoa eginez hiriko Plaza Nagusian, Euskal Herritik etorritako dantzariek euskal dantza emanaldia jendaurretu eta aurreskua dantzatu diotelarik Pucelako alkate Oscar Puenteri, ondoren txapela buruan eta lepoan zapia ipiniz lehenengo udal hautetsiari.

Hau da emanaldiko laburpena, euskal dantza ikuskizunarekin, eta alkateari txapela eta lepokoa jartzeko irudiak:


 Euskal Jaia 2022 ekitaldia Valladolideko Plaza Nagusian (irudia Tribuna Valladolid)

Valladolideko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen elkarretaratzea da bertako Euskal Jaia. Gure Txokoko lagunek jendaurrean antolatzen duten partekatze-agerraldi bat da, euren auzoei euskal kultura tradizionalaren alderdi edo agerpenen bat erakutsi —konparazio kirol, dantza, kantu... alorretan— eta elkarteari proiekzioa ematearren hiri mailan eta bertako erakunde eta komunikabideen aurrean. 

Plaza Nagusian egindako erakustaldiaren ondoren, bertaratutakoak Gure Txokoren egoitzara bildu ziren senidetasun bazkari bat partekatzeko, egunari laguntasun eta kidetasun giro bereziko amaiera emanez; eta zer hobeto euskaldunen artean bertakoek prestatutako janari eta mokadu ederrei aprezioa egitea baino!

 

Dokumentuaren akzioak