Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkate eta zinegotzi berriak, plazara

Dokumentuaren akzioak

Alkate eta zinegotzi berriak, plazara

Gipuzkoako herri askotan dantzatuko San Joan bezperan sokan herritarrek hautatu berri dituzten alkate eta zinegotziek
Egilea
DV
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2015/06/23
Lotura
Diario Vasco

Suaren gaua ez ezik, dantzarena ere bada San Joan bezperako gau luze eta festa girokoa. Han-hemenka, aintzinako ohiturak etengabe berritzen dituen gauean, herritar ugari murgilduko dira erritual ukitua ere baduten dantzetan. Hainbat herritan, gainera, aparteko protagonismoa dute udalbatzetako kideek, alkateak buru direla. Aurten esperientzia berria izango da askorentzat. Beste batzuek, berriz, zinegotzi gisara bizitakoa alkate moduan biziko dute. Hori da Donostiako alkate Eneko Goiaren kasua.

Hain zuzen ere, udal agintarien soka dantza egingo da Konstituzio plazan, alkatea, zinegotziak, Goizaldi taldeko dantzariak eta Udaleko Txistulari Taldea tartean direla. Lehenengo partean, Alkate Soinua-rekin batera, Konstituzioko plaza inguratuko dute alkateak eta zinegotziek. Jarraian, alkateak berak aukeratutako dantzariari pasatuko dio eskua eta orduantxe hasiko da benetako Esku Dantza Ondoren, lizarra bedeinkatu eta su emango diote. Jendeak bedeinkatua dagoen lizarraren ezpalak eramateko ohitura du. Aurten, Donostiako alkatea den Eneko Goiak zinegotzi guztiei gonbita egin die eta denak prestatu dira dantzarako.

Honatx dantzan.eus atariak prestatu duen agenda modukoa. Aurrena, Gipuzkoako zenbait hitzordu:

Donostia: Gizon-dantza. 19:00etan, Konstituzio Plazan.

Abaltzisketa: Soka-dantza. 21:30etan.

Andoain: Soka-dantza. 20:15etan Goikoplazan.

Aretxabaleta: San Juan zortzikoa. 22:00etan.

Astigarraga: San Joan zortzikoa. 19:30etan

Beasain: Neskatxen esku-dantza. 22:00etan.

Errenteria: San Jaun bezperako Soka-dantza. 22:00etan, Herriko enparantzan.

Lasarte-Oria: Zortzikoa eta soka-dantza. 21:30etan, Okendu plazan.

Pasai-Antxo: Aurreskua. 22:30etan Zumardian.

Beste lurralde batzuetan ere eusten zaio ohiturari, noski:

Biarritz: Dantzaldia Aiko taldearekin 19:30ean eta soka-dantza Maritzulirekin 22:30etan, Mazon parkean.

Arbizu: Zortzikoa. 20:30etan, San Jaun ermitan.

Urdiain: san Jaunen kantaia. 20:30etan.

Iruñea: Soka-dantza. 19:00etan, Arriasko plazan.

Arizkun: Mutil-dantzak. 21:30etan.

Sestao: Sorginen haizeak (Salleko dantza-taldearen emanaldia). 00:30etan, Kasko plazan.

Dokumentuaren akzioak