Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkarte berri bat sortü: « Gure ondarea »

Dokumentuaren akzioak

Alkarte berri bat sortü: « Gure ondarea »

Komunikabidea
Xiberoko Boza
Mota
Albistea
Data
2021/09/18
Lotura
Xiberoko Boza

Xiberoko jeietan nola parte hartü düe emazteek XX eta XXI.menteetan ?

Galto honi arrapostü eman nahian « gure ondarea » xedea sortü düe Joana Etxart, Ihitz Iriart eta Xantiana Etchebestek.

Entzüten da zonbaitetan komentario zonbait emazteek badütüen edo ez dütüen kargüetaz pastorala eta maskaradetan. Bena lehen nola iragaiten zen ez dakigu.

Amnesia horren kontre joan nahi da « gure ondarea » alkartea lekükotarzünak eta jenteek etxeetan atxikitzen dütüen dokümentüak bildüz.

Xedea presentatü deiküe Ihitz Iriart, Joana Etxart eta Aitzpea Leizaolak :

[Audioa]

Hatsarre batean 3 jeien üngürüan zentratüko da ikerketa : 1946ko Barkoxeko maskarada, 1953ko emazteen pastorala Ligin eta 1979ko Ximena pastorala.

Partekatze momentü bat igaraiteko gaüaldi bat antolatü zuen igaran ostiralean, setemeraren 17an, Ühaitza aterpetxean Ligin jenteekin Santa Helena 1953 pastorala aipatzeko.

« Gure ondarea »ren xedea, bilketa lanaz gain, litzateke ürrentzean libürü bat elkitzea Aitzpea Leizaola Eüskal Unibertsitateko antropologoarekilan.

Dokumentuaren akzioak