Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasunaren ekimenez, kultur jauziak Antxora

Dokumentuaren akzioak

Alkartasunaren ekimenez, kultur jauziak Antxora

Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan

Komunikabidea
Pasaiako hitza
Mota
Albistea
Data
2012/05/24
Lotura
Pasaiako hitza

Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski.
Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen.
Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko.
Dantzari Txiki Eguna

Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean.
Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta horretarako Mutxikoen jauziak ikasteko saioak  antolatu dituzte.
Dantzari Txiki Eguna ere antolatu dute, eta herriko dantzari txikiak kanpotik etorriko direnekin ariko dira kalez kale dantzari.
Horrez gain, hiru antzerki emanaldi, dantza-pintxo-potea, eta Gernikaren bonbardaketaren gaineko hitzaldia izango dira.

Egitaraua

Hilak, 26. Taldearen aurkezpena, 22:00etan, Gure Zumardian.
Hilak 27. Alkar Txikiren aurkezpena, 12:00etan, Gure Zumardian.
Hilaren 29tik 31ra. Mutxikoen tailerra, Azokan, 20:00etan.
Ekainak 1. Baserrian galdurik antzezlana, Sudurpunti taldearekin, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 2. 18:00etatik aurrera, XIX. Sagardo Jaia. Bukatutakoan kontzertuak Azokan.
Ekainak 3. Dantzari Txiki Eguna. 17:30ean, antzerkia: Jakin eta Jolas, Gure Zumardian.
Ekainak 6. Gernikako bonbardaketaren gaineko dokumentala, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 7. Dantza-pintxo-potea, 19:00etan.
Ekainak 9. Gantxegi Txow, Kultur Etxean, 19:30ean.

Dokumentuaren akzioak