Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasunakoak Asturiasera doaz asteburuan, jaialdi batean dantza egitera

Dokumentuaren akzioak

Alkartasunakoak Asturiasera doaz asteburuan, jaialdi batean dantza egitera

Zapatu arratsaldean egingo dute dantzan Benia de Onisen antolatutako Folklore Jaialdian.

Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2008/10/22

 

Zapatu goizean aterako dira autobusean eta domekan bueltatu. Dantza ekitaldia bera, zapatuan arratsaldeko seiretan egingo dute.

Folklore Jaialdia antolatu dute Benia de Onisen, dantza taldetik jakinarazi dutenez, "guk geuk berton egiten ditugunen antzera". Galiziako, Asturiaseko, Kantabriako eta Leongo talde banak hartuko dute parte Alkartasunako dantzariekin batera jaialdian.

Bermeoko dantza taldeko 28 kide joango dira Asturiasera, "dantzariak eta musikariak barne".

"Kostaldeko dantzen blokea dantzatuko dugu, kostaldeko herria garen heinean, gure irudi moduan", azaldu du Goiuri Bilbao dantza taldeko presidenteak.

 

Dokumentuaren akzioak