Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urte guztian egindako lana erakutsi du Alkartasunak urteko ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Urte guztian egindako lana erakutsi du Alkartasunak urteko ekitaldian

Egilea
Olaia Zabalondo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2008/07/16

Alakartasuna dantza taldeak urtero egiten duen bezala, urteko dantza ikustaldia eskaini zuen zapatuan Artza frontoian. Bertan, urtean zehar ikasitakoa erakutsi ahal izan zuten dantzariek.

200 pertsona inguru hurbildu ziren Askatasuna dantza taldeko urteko ekitaldira. Gaizka San Pedro dantza taldeko presidentearen esanetan, "agian jende gehiago espero genuen. Urtero gertatzem den moduan saioaren hasieran jende gutxi batzen da eta gero hasten da jendea etortzen". San Pedroren ustez, biking maratoiak eta San Kristobal jaiek ez diote ekitaldiari batere laguntzen.

Hala ere, Alartasuna dantza taldeko presidentea pozik agertu da dantza taldeak eskainitako saioarekin. "Etorritako jendea pozik geratu zen. Jantziak askotan aldatu genituen eta horrek ikusgarritasuna ematen dio saioari".

Musikarien eta santzarien artean 50 lagun inguruk parte hartu zuten urteko ekitaldian. Guztira, zazpi dantza eskaini zitutzten. Aurtengo berritasuna Zuberoako polkak izan dira. Bestalde, Xemeingo ezpata-dantza, Gipuzkoako dantzak, sagar-dantzak, segalariak eta Nafarroako Herribeherako dantzak ere ikusi ahal izan ziren Bermeoko dantza taldeak eskainitako saioan.

 

Nazioarteko jaialdia

 

Abuztuaren 9rako Alkartasuna dantza taldeak nazioarteko jaialdia antolatu du. Aurten Poloniako eta Venezuelako dantzariak etorriko direla esan du San Pedrok. "Poloniako taldea hemen egongo da seguru baina Venezuelakoa ez da momentuz segurua".

Nazioarteko jaialdiaren baitan, abuztuaren 8an, Mundakan egingo dute dantzan, 9an Bermeon eta 10ean Busturian.

 

 

Dokumentuaren akzioak