Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasunak soka dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa

Dokumentuaren akzioak

Alkartasunak soka dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa

Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeako Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/12/10
Lotura
Oarsoaldeako Hitza

Solstizioak, Euskal Herrian, hainbat ekitaldirekin ospatu ohi dira. Neguko solstizioa gertu dago, eta Alkartasunak urteroko ohitura berreskuratuko du hilaren 20an. “Gustatzen zaigun moduan egingo dugu: dantzan”, esan dute Alkartasunako kideek. Soka dantzan ariko dira, 19:00etatik aurrera, Gure Zumardian.

Herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte har dezaten, eta horretarako bi entsegu antolatu dituzte. Hilaren 14an eta 16an izango dira entsegu ireki horiek. Azokan prestatuko dute soka dantza, 20:30etik 21:00etara —bi egunetan—.

neguko solstizioa 2014

Iazko baino eguraldi hobea espero du Alkartasunak

Dokumentuaren akzioak