Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasunak liburu batean jaso du dantza taldearen historia

Dokumentuaren akzioak

Alkartasunak liburu batean jaso du dantza taldearen historia

Egilea
Olatz Mitxelena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/03/29
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

2014. urtean bete zuen Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak 50 urte, eta taldeko partaideek ekitaldi ugari antolatu zituzten urteurrenaren bueltan. Ospakizun haien testuinguruan jaio zen, hain zuzen, orain kaleratzear den egitasmoa. Mende erdiko historia liburu batean bildu dute.

Martxoaren 19an aurkeztu zuten liburua, urteurrenaz geroztik urtean behin egiten duten partaide ohien bazkarian. Kultur etxean egin zuten aurkezpena, liburuaren protagonistetako asko bertan zirela. Koldo Izagirrek egin zuen sarrera, dantzaren inguruko olerkiak errezitatuz. “Liburuak Alkartasunaren historia kontatuko du, baina bada euskal dantzaren entziklopedia bat ere”, zehaztu dute argitalpenaren arduradunek.

Liburuaren prozesuan modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Alkartasunak, eta aste batzuen bueltan liburua salgai jarriko dutela iragarri dute.

Print this pageEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on Facebook
Aurkezpena, alkartasuna, liburua

Dantza taldeko partaide ohiak, liburuaren aurkezpenean

Dokumentuaren akzioak