Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasunak Azokan lekua izango du

Dokumentuaren akzioak

Alkartasunak Azokan lekua izango du

Udalak eta taldeak goiko solairuabiltegi gisa atontzea adostu dute

Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Antxo
Mota
Albistea
Data
2006/04/06

Izan ere, Alkartasuna dantza taldekoek Azoka eraikinaren egitasmoarekin deseroso sentitzeko bi arrazoi nagusi zituzten: jantzien biltegirako toki nahikorik ez zegoela eta entsegatzeko toki aproposik ez zegoela, haurrentzat batik bat. «Arropa uzteko, Azokaren goialdeko zati bat egokitzea pentsatu dugu. Batetik, armairuetan jantziak gordeko lituzkete Alkartasunakoek, eta bestetik, zenbait jantzirekin erakusketa iraunkorra jartzeko aukera aztertzen ari gara». Horretarako, dirulaguntza eskatu dio Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari, beharrezko altzariak erosteko. Gomezen arabera, «begi onez ikusi dute Aldundian proposamena». Jantzien erakusketako osagarriak denbora jakin baten ondoren aldatuko lituzkete dantza taldekoek.

Entsegu zonaldeari dagokionean, Izaskun Gomezek dantza taldeko helduek Azokako goialdeko solairuko erdiko pasabidean (zabalena) entsegatu dezaketela iragarri du, eta txikiek, Kultur Etxeko areto nagusian, «Azokaren goialdea haurrentzat arriskutsua» izan daitekeelako.

Epeen inguruan galdetuta, «dena ahalik eta azkarren egin beharko da», erantzun du Izaskun Gomezek. Pasaiako alkateak esan duenez, Antxoko Alkateordetza eta San Fermin Eskola izandakoak laster botako dituztelako.

Dokumentuaren akzioak