Dokumentuaren akzioak
Alkartasuna dantza taldeak "keinu" egingo die bihar herritarrei
Hala, azken asteetako entseguak baliatuta, ekitaldi labur bat prestatu dute zapaturako. «Martxa hartu dugunez gero, ekitaldi informala eskaintzea pentsatu dugu. Bai taldekideengan pentsatuta, dantza egiteko gogoa daukatelako, eta baita herritarrei begira ere, haiei keinu bat egiteko, hemen jarraitzen dugula erakusteko».
Ordu erdiko saioa izango da bihar, Lameran, 19:00etatik aurrera eskainiko dutena. «Gure asmoa ez da jende asko batzea; horregatik, saioa laburra izango da. Gainera, distantzia eta segurtasun neurriak mantentzeko aulkiak egongo dira Lameran, jendeak saioa eserita ikusteko», azaldu du Elortegik.
Martxa hartu dugunez gero, ekitaldi informala eskaintzea pentsatu dugu. Bai taldekideengan pentsatuta, dantza egiteko gogoa daukatelako, eta baita herritarrei begira ere, haiei keinu bat egiteko, hemen jarraitzen dugula erakusteko”
Ikusentzunezkoa prestatzen. 45 urte bete ditu Alkartasunak 2021ean, eta urteurren horren harira, dantza taldea ikusentzunezkoa prestatzen ari da. Dantza taldearen historia bildu nahi dute, 1976. urtean sortu zenetik gaur egun arte.
Hain zuzen, ikusentzunezko horretarako irudiak hartzen ibili da Alkartasuna dantza taldea azken asteetan, eta kalean, herriko leku desberdinetan dantza egin dute.
45. urteurrenaren baitan egin dituzten gainontzeko ekimenei (tailerrak, hitzaldiak, argazki lehiaketa…) jarraipena emango dokumentalak, eta iraila-urrirako prest eduki gura dute. Ostean, jendartean aurkeztea da taldearen asmoa.
Dokumentuaren akzioak