Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasuna dantza taldea Sardiniarako bidean da

Dokumentuaren akzioak

Alkartasuna dantza taldea Sardiniarako bidean da

Komunikabidea
Pasaiako Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2011/07/29
Lotura
Pasaiako Hitza

Batzuek hegazkina hartu zuten irlara joateko, Bartzelonatik, eta besteek, aldiz, ferria hartu zuten, izan ere, arropa eta material guztia eramateko beharrezkoa zuten.

Urtero saiatzen dira herritik kanpo ateratzen eta Euskal Herritik kanpo herriko kultura zabaltzen. Beste hainbat kulturekin trukea egiteko ere aprobetxatzen dute.  Hala nola, Bosnian izan dira, Grezian, Costa Rican, Kroazian, Portugalen, Japonian…

Aurten, gainera, beste urteek izan ez duten plusa izango du aurtengo bidaiak: Euskal Herria ordezkatuko dute. “Horrek presioa eta harrotasuna eragiten dizkigu, baina presio eta harrotasun handi horrekin prestatu ditugu material eta jantzi guztiak, baita gure maletak ere”, adierazi dute dantza taldeko kideek.

Alkartasuna dantza taldea, Kataluniako Montenegros herrian egin zuten emanaldian

Dokumentuaren akzioak