Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alkartasuna Dantza Taldekoak Mallorkara doaz

Dokumentuaren akzioak

Alkartasuna Dantza Taldekoak Mallorkara doaz

Kultura Andratx herrian izango den dantza jaialdian parte hartuko dute bermeotarrek asteburu honetan.

Egilea
M. Zabalondo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2008/04/03

Gaizka San Pedro dantza taldeko presidentearen esanetan, «trukaketa baten ondorioz goaz Mallorkara, duela urte bi eurak izan ziren Bermeon eta orain guri tokatzen zaigu hara joatea».

36 lagun doaz Bermeotik. Barikuan aterako dira eta domekan bueltatuko dira. Zapatu arratsaldean Andratx herrian izango den kalejiran parte hartuko dute, hango dantza taldearekin eta Balentziako beste talde batekin batera.

Jaialdia domeka goizean izango da. «Lapurdiko dantzak eta guk deitzen diegun kostaldeko dantzak ¬sardinerak, kaixarranka...¬ egingo ditugu».

Bermeoko musikaz lagunduta

Andratx herrian antolatzen den lehenengo dantza jaialdia izango da. Horrekin batera, asteburuan zehar nekazal azoka bat ere izango da bertan eta erromeria antolatuko dute.

Bermeoko taldeak fandangoa, arin-arina eta balsak dantzatuko dituzte, Bermeoko musikagaz lagunduta.

Dokumentuaren akzioak