Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alicia Amatriainek Benois de la danse, 'dantzaren Oscarra', irabazi du

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriainek Benois de la danse, 'dantzaren Oscarra', irabazi du

Donostiarrak dantzari onenaren saria irabazi du Moskun, Bolshoi antzokian, egindako ekitaldian.

Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2016/05/18
Lotura
Eitb

Alicia Amaitriain donostiarrak, Stuttgarteko Operako lehen dantzariak, “Benois de la danse” saria jaso du, dantzaren munduko Oscartzat hartzen den goraipamena.

“Herrialde miresgarria da nire mundua”, esan du Amatriainek Bolshoi Moskuko antzoki mitikoan, zeremonia hasi baino minutu batzuk lehenago.

Amatriainek “The Soldier’s Tale” (Demis Volpis) eta “A Streetcar named Desire” (John Neumeier) lanetan eginiko paperengatik saritu dute dantzari onenaren sariarekin, sari horien XXIV. edizioan.

Donostiar dantzariak jaso baino lehen, beste euskal dantzari batek ere irabazi zuen 1992an abiatutako saria. Lucia Lacarrak jaso zuen, 2003an.

Amatriainek hogei urte baino gehiago daramatza Stuttgarteko Operan, eta joan den urtean beste bi sari garrantzitsu eman zizkioten herrialde horretan: Fausto eta Kammertänzerin.

Jose Carlos Martinez Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko zuzendariak, epaimahaikideetako batek, esan duenez, “dantza egiten duen aktorea da Alicia, oso pertsona berezia, eta merezi zuen Benois saria irabaztea”.

Martinezen esanetan, “gaitasun fisiko ikaragarria du Amatriainek, eta heldutasuna ere lortu du, errepertorio zabala dantzatu baitu jada”.

Stuttgarteko Operako lehen dantzaria da Amatriain. Argazkia: Roman Novitzki.

Stuttgarteko Operako lehen dantzaria da Amatriain. Argazkia: Roman Novitzki.

Dokumentuaren akzioak