Dokumentuaren akzioak
Alfonbra gorria, dantzari trebeenentzat

Dantzaren Egunaren karietara egunotan burutzen ari diren ekitaldien artean klasiko bat da Bilboko ‘‘Dantza alfonbra gorrian’’ egitasmoa. Areatzan ezarritako 250 metroko alfonbra eskaintzen zaie Bizkaiko dantza eskolei urtean zehar atez barrura egiten dutena kalera atera eta zabal dezaten. Aurten, 14 dantza eskolak hartu dute parte ekimenean, eta denetariko dantza estiloak eraman zituzten atzo Bilboren bihotzera: klasikoa, garaikidea, euskal dantzak, flamenkoa eta kaleko dantzen erakustaldiak izan ziren, besteak beste.
Dokumentuaren akzioak