Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alemaniako Munduko Txapelketan parte hartuko du Olaia Tejeda patinatzaile berangoztarrak

Dokumentuaren akzioak

Alemaniako Munduko Txapelketan parte hartuko du Olaia Tejeda patinatzaile berangoztarrak

Egilea
Nahia Martinez Gondra
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Berango, Getxo
Mota
Albistea
Data
2023/04/25
Lotura
Hiruka
Olaia Tejeda bere amagaz batera. © OLAIA TEJEDA

Show Getxo irristatze taldeko Olaia Tejeda berangoztarrak emanaldi bikaina egin zuen joan den aste-akabuan Alacanteko Calpe hirian ospatu zen munduko zirkuituko nazioarteko txapelketan. Izan ere, 19 urteko gazteak bigarren postua lortu zuen dantza modernoetan eta hirugarrena klasikoetan, eta, horri esker, Alemaniako Munduko Txapelketarako plaza lortu du.

Gaztea izan arren, daborduko sari andana eskuratu ditu Tejedak: Alemanian, kirol dantzako munduko txapelduna bilakatu zen, eta Italian, Championship izeneko Italiako Nazioarteko Txapelketako garaile izan zen. Gainera, urte honetako otsailean, dantza modernoko txapeldun eta klasikoko txapeldunorde izendatu zuten Palman (Balear uharteak) ospatutako Line Dance lehiaketa nazionalean.

Bestalde, patinatzaileak laugarren postua lortu zuen Espainiako Kopako Adults mailan, hirugarren mailatik oso distantzia laburrera. Azken lehiaketa hori goi mailako dantzariakaz batera egin zuten, zehazki star eta tarteko mailako partaideakaz, eta horien artean zeuden egungo lau munduko txapeldunak.

Dokumentuaren akzioak