Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alemaniako dokumental baterako grabatu dituzte Iurretako Dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Alemaniako dokumental baterako grabatu dituzte Iurretako Dantzariak

Wilhelm von Humboldt intelektual alemaniarrak Euskal Herritik egin zuen bidaiean oinarritzen da dokumentala.

Grabaketa ZDF telebista kate alemaniarreko lan talde bat ari da egiten. Dantzariak grabatzeaz gainera, Anton Mari Aldekoa-Otalora elkarrizketatu dute. Berlineko Humboldt Foroarekin elkarlanean ari dira grabatzen dokumentala.
Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2017/11/01
Lotura
Anboto

Euskal Herritik bidaia egin zuen Von Humboldtek, eta bertan bizitakoarekin egunerokoa idatzi zuen. Bertan dio, "liluraturik" gelditu zela Iurretako Dantzari Dantzarekin. "1801ean idatzitako horrek bizirik jarraitzen duela erakutsi nahi dugu dokumentalarekin". azaldu du Carola Wedel kazetariak.

Dokumentala 2018ko martxoaren amaieran estreinatuko dute. Interneten ikusgai egongo dela azaldu dute, baita ere.

 Alemaniako dokumental baterako grabatu dituzte Iurretako Dantzariak

Dokumentuaren akzioak