Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alemaniako dantza garaikidea

Dokumentuaren akzioak

Alemaniako dantza garaikidea

Dantzaren mugimendua argazki estatikoetan

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2005/03/22

Argazki bilerako erakusketa handiena da Sanz Enean jarri duten hau. Artelan hauetan dantza zuzendari ospetsuen eta dantzan espezializatutako 25 argazkilariren handitasuna uztartzen da. Batetik, dantza estiloen aniztasuna eta ugaritasuna erakusten dute, eta, bestetik, argazkilarien teknika eta nahien ugaritasuna.Dantzari-aktoreen adierazkortasun osoa helarazten dute argazki batzuek, pertsonaiaren sufrimendua, edo alaitasuna; begiradaren tristezia; bekokiaren haserrea. Teknikaren perfekzioa erakusten dute beste batzuek, ahaleginaren keinua aurpegian; tentsioa, zainetan. Ikuslea antzokira daramate argazkiok. Alemaniako 60ko hamarkadara.



Hainbat egile



Erakusketa: Alemaniako dantza garaikidea.Noiz arte: Maiatzaren 2a.Lekua: Sanz Enea.

Dokumentuaren akzioak