Dokumentuaren akzioak
Aldanza taldearen Suite Navarre dantza emanaldia ikusgai izanen da larunbatean Beran
Escena dantza jaialdiko ikuskizuna, arratseko 8:00etan hasiko da Kultur Etxean
Koreografia honen bitartez, Almudena Lobonek argi uzten du Nafarroarekin duen lotura. Bertan daramatza esperientziaz, oroitzapenez eta arrakastaz jositako hiru hamarkada. Suite Navarre, hain zuzen, dantza garaikidearen alea da. Lanak, beraz, Antonio Caleroren mugimendu kodeak eta Nafarroako musika ondarearen gaur-gaurkoena zein kontsakratuena (Pablo Sarasate eta Jesus Echeverria) uztartzen dituen hautapen lan bat kateatzen ditu. Basoak eta mendia dira, hain justu, bidaia honetako protagonista nagusiak, kultura idiosinkrasia ere. Ingurunearen tradizioa eta modernotasuna lotzeko saialdia da, lur honen alderdi berezkoenak aldarrikatzen dituzten mugimenduzko pintzelkadekin koloreak margotuta.
Dokumentuaren akzioak