Alazne Lopez ballet dantzaria hilda aurkitu dute

Alazne Lopez Bilboko ballet dantzaria hilda aurkitu dute bere etxean, Hannoverren (Alemania).
Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Berria
21 urte besterik ez zituen, eta 2013ko urritik Hannoverreko Operaren Balleteko dantzaria zen. Igor Yebraren akademian hasi zen balletean, eta 16 urterekin Londresera joatea erabaki zuen. Oraindik ere ez dago argi zergatik hil den. Gorpua laster ekarriko dute Bilbora.