Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alain Buffarden konpainia La Fundicion aretoan izango da gaur eta bihar

Dokumentuaren akzioak

Alain Buffarden konpainia La Fundicion aretoan izango da gaur eta bihar

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2001/11/10

Gizakiak inguruan duenaz jabetzeko duen moduaren gainean gogoeta egiten dute lan biek, eta materialak hirukote batetik bestera lekualdatzeari nola begiratzen diogun galdekatzeko tresnak sortzen dituzte. Irudiak latexezko baloietan oinarriturik sortzen dira, batzuetan lanpara txikiek argiztatzen dituzte irudiok, eta gorputzek berealdiko neurriak, bitxi-bitxiak hartzen dituzte.



Buffard Alwin Nikolais eta Viola Faberren ikasle izan zen Angerseko Zentro Koreografiko Nazionalean. Dantzari gisa Brigitte Farges eta Daniel Larrieu koreografoen agindupean lan egin zuen denbora luzez, eta bere izena daraman konpainiaren zuzendari eta dantzari izatera igaro zen gero. Gorputzaren plastikotasunari eustea interesatzen zaio Buffardi.

Dokumentuaren akzioak