Alai dantzatzen duen herria

Jalgi dantza taldeko 180 ikasle kalera atera dira gaur eguerdian Helduen Dantzari Eguna ospatzera. Bi taldetan banatuta herriko kaleak girotu dituzte dantzan, eta ondoren elkarrekin aritu dira Galtzagorri parean.
Egilea
Aritz Mutiozabal
Hedabidea
Zarautz Guka
Lekua
Zarautz
Mota
Albistea
Data
Lotura
Zarautz Guka

 

Helduen Dantzari Egunak hartu ditu herriko kaleak eta plazak gaur goizean eta eguerdian, Jalgi dantza taldearen ekimenez. Bi taldetan banatuta, Jalgin dantza ikasten ari diren 180 lagun inguru bildu dira, eta hainbat trikitilariren nahiz txistulariren laguntzarekin, erakustaldi politak eskaini dituzte. Egia esan, giro ederra jarri dute herrigunean, non herritarren ikusmina piztu duten

Gaztelekutik abiatuta ekin diete dantzaldiei, 11:00etan hasita, eta talde bakoitzak bere ibilbidea osatu du. Edonola ere, 13:00 baino zerbait gutxiago zirenean, Kale Nagusia eta San Frantzisko kaleko bidegurutzean batu dira bi taldeak eta elkarrekin Galtxagorri parera jo dute. Malekoiko zabalgunean eman diote goizeko ekitaldiari, dantzari guztiek batera zenbait dantza eginez.

Jaiak arratsaldean jarraituko du, 18:30etik aurrera, herrigunean, Eingo taldearen eskutik.