Dozenaka lagun elkartu ditu Andere Abesbatzak eta Akelarre dantza taldeak Laudioko Aldai Plazan eskaini duten ikuskizunak. Udalak antolaturiko KultUda programazio kulturalaren barruko ekintza San Joan baselizan egitea aurreikusita zegoen, San Joan egunaren testuingurua probestuz. Eguraldia medio, Aldai Plazara mugitu dute.
Bi taldeek ikuskizun bateratua eskaini dute, euskal dantzak eta kantu korala uztartuz.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte