Eztarriak ere fin, trikitiaren erritmora dantza egiteko animo oihuak botaz. Makila berriak estreinatu dituzte. Hala ere, bada indarra Amezketa aldean, eta bat baino gehiago puskatu dituzte. Arazorik ez dute izan, ordea, zakua bete ordezko makila bazuten eta.
Beste berrikuntza lau txapelena izan da. Lau txapela gorri. Bi apainduagoak, beste biak baino. Argazki zaharretan begiratuta egin dituzte.