Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aizkorriko hartza esnatuta hasiko dituzte inauteriak Seguran

Dokumentuaren akzioak

Aizkorriko hartza esnatuta hasiko dituzte inauteriak Seguran

Egilea
J. Zarandona
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2024/02/02
Lotura
Goierriko Hitza

Ohiko Hartzaren Esnaerarekin emango diete ongietorria inauteriei Seguran. 18:30ean jaitsiko da hartza gaur Aizkorritik herrira. Segurarrek harrera egingo diote hartzari, hartzainari eta uxatzaileei txistulari, trikitilari eta dantzarien laguntzaz.

2003an berreskuratu zuen Elorri elkarteak Hartzaren Esnaera. 1936ko gerraren ondoren, Francoren diktadurak inauteriak ospatzea debekatu zuen, Tolosan ez ezik gainontzeko leku guztietan, eta ordutik galduta egon zen ohitura zaharra.

Berreskuratutako ohitura
Kalez kale ibiliko dira uxatzaileak eta hartza herritarren atzetik alde batetik bestera korrika. Plaza beteta izan ohi da hartzari harrera egiteko.

Dokumentuaren akzioak