Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aitzuri frontoiko ekainaren 25eko jaialdirako sarrerak 15ean jarriko dira salgai turismo bulegoan

Dokumentuaren akzioak

Aitzuri frontoiko ekainaren 25eko jaialdirako sarrerak 15ean jarriko dira salgai turismo bulegoan

Aitzuri frontoi berria jada erabilgarri dago eta sanpedroak iristear daudela aprobetxatuz, Zumaiako Udalak eta Pilota Elkarteko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte bertan, herritar guztien gozamenerako.
Komunikabidea
Baleike
Mota
Albistea
Data
2016/06/11
Lotura
Baleike

Horiek horrela, herriko festen harira, ekainaren 25ean, gaueko 22:00etan lehen pilota partidak jokatuko dira Aitzurin. Lehena, binakako esku pilota partidua izango da eta pilotari profesionalek jokatuko dute,  Olaizola II-Albizuk eta Irribarria-Zabaletak hain zuzen. Ondoren, dantza emanaldia egongo da,  Lucia Lacarra zumaiarraren eskutik. Lacarrak, bere senarra den Marlon Dinorekin, dantza klasiko ekitaldia eskainiko du eta jai-emanaldiekin amaitzeko, zesta punta partidua ere jokatuko da, azken hau, Goikoetxea-Inza eta Egiguren eta Enbilen artean. Udaletik jakinarazi dute, ekitaldi hauek guztiak ikusi ahal izateko, sarrerak soilik turismo bulegoan egongo direla salgai ekainaren 15etik aurrera, interesa duten guztientzat.

Ildo honetatik, Udalak, eskerrak eman dizkio Pilota Elkarteari ekainak 25eko ekitaldien antolaketan egindako lan eta esfortzuagatik eta herritar guztiak animatzen ditu kirolari profesionalak eta nazioarteko dantzariak ikusteko aukera paregabe honetaz gozatzera.

Era berean, Udala oso pozik agertu da Aitzuri frontoiaren behin betiko irekierarekin, izan ere, 10 urte igaro baitituzte zumaiarrek frontoi gabe, 2007an Odietakoa bota zutenetik, baina eraikitze lanen ostean, azkenean prest dago zumaiarrentzat aisialdi eta kirol gune berri hau. Hori dela eta, aurrerantzean horrelako beste hainbat ekintza antolatzeko konpromisoa hartu du Udalak, frontoia herritar guztiek erabili eta disfrutatu dezaten.

Amaitzeko Udalak jakinarazi du, frontoiko taberna amaitu bitartean, jaialdi honetarako txosna bat ezarriko dela kanpoaldean herritarrei zerbitzu hau eskaintzeko. 

Dokumentuaren akzioak