Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Aitzina Pika' ikusgarri zuberotarra, gaur, Miarritzen

Dokumentuaren akzioak

'Aitzina Pika' ikusgarri zuberotarra, gaur, Miarritzen

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2006/12/23

Lehena Maulen eman zuten, eta ikusmin handia sortu zuen, hainbestetaraino; sartzerik gabe gelditu ziren anitz. Ikusgarriaren bidez, euskal dantzaren iragana, oraina eta geroa jorratzen dituzte. Ikuspegi kritiko bat hautematen ahalko da han-hemenka. Aipatzen dituzten gaien artean, II. Mundu Gerla ondoko Zuberoako dantza, emazteak dantzatzen hasi izana eta folklorizazioaren eta kulturaren arteko auzia daude.

Miarritzeko ikastolak antolatzen du gaualdia. Lehen zatian Kantiruki taldeak bere diskoa aurkeztuko du.

Dantza. 'Aitzina Pika' ikusgarria. Lekua: Miarritzeko Gare du Midin. Noiz: Gaur, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak