Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Aitzina Pika' estreinatuko dute 60 bat dantzarik gaur Maulen

Dokumentuaren akzioak

'Aitzina Pika' estreinatuko dute 60 bat dantzarik gaur Maulen

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2006/10/28
Orotara 64 dantzari, hamar bat kantari, hamar bat musika eta ehun bat jantzi elkartuko ditu emanaldiak. Jean Bordaxar eta Patrick Queheillek koordinatua dute. Hastapen batean, dantzariek berek zuten sortzeko gogoa erakutsi. Beren artean ikusgarri bat muntatu nahi zutela eta, horrela abiatu zen guztia. Hortik, elkartzen ziren aldi oroz bakoitza ideia berri batekin heldu zen. Horrela aritu dira ikusgarria eraikitzen.

Emaitza nolazpait laburbiltzeko, euskal dantzaren iragana, oraina eta geroa jorratzen dituela erran daiteke. Ikuspegi kritiko bat hautematen ahalko da han-hemenka. Aipatuko diren gaien artean, II. Mundu Gerla ondoko Zuberoako dantza, emazteak dantzatzen hasi izana eta folklorizazioaren eta kulturaren arteko auzia daude.

Maulera joateko aukerarik ukanen ez duenarentzat izanen da beste emanaldirik. Hasteko, azaroaren 18an Arrasaten. Ondotik, abenduaren 2an Getxon, abenduaren 23an Miarritzen eta, bururatzeko, urtarrilaren 28an Amurrion. Sarrera 12 eurotan finkatu dute.

Dokumentuaren akzioak