Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aitzina Bigaren azken emanaldia huillantzen ari da

Dokumentuaren akzioak

Aitzina Bigaren azken emanaldia huillantzen ari da

Komunikabidea
Xiberoko Boza
Tokia
Atharratze
Mota
Albistea
Data
2025/06/26
Lotura
Xiberoko Boza

Aintzindariak alkarteak antolatzen düan Aitzina biga ikusgarriko azken emanaldia emanik izanen da uztailaren 12an 21hetan Atharratzeko arrabotüan.
Ikusgarri horrek biltzen dütü dantza, bertsolaritza, antzerkia bai eta ere kantoria. 

Xede hori dantza eskolen galtozkatzearekin partitü da, ohartü beitira ikusgarri handi baten mentsa senditzen zela Xiberoan. 
Helbürüa zen 18 urte beno haboro dütüen jente oroer zabaltzea, eta 100 arizaleek partü hartü düe. 
Azken emanaldiarentako, Basabürüan egiteko nahiküntea züen, ez beita üsü ikusgarririk han emanik. 
Aste bürü hortako 80 bat langüntzale txerkatzen dütüe, eta izena emaiten ahal düzie aiten Aitzindariak alkarteko instagrameko lotüraren bidez edo zenbaki hortarat deitzez : 07 66 81 46 56. 
Ikusgarriko leküak salgei dira Maude saltegian Atharratzen, Tandem libürütegian, Xirikota saltegian Maulen, edo HelloAssoren bidez. 

Xehetarzünak Antton Arhancetekilan, Aitzina Bigako kide bat :   

Dokumentuaren akzioak