Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aitziber Onaindia [Topagunea]: «Osagai ezberdinengatik da erakargarria Gau Beltza: iluntasuna, gaua... eta gainera komunitatean ospatzen da»

Dokumentuaren akzioak

Aitziber Onaindia [Topagunea]: «Osagai ezberdinengatik da erakargarria Gau Beltza: iluntasuna, gaua... eta gainera komunitatean ospatzen da»

Gau Beltzaren inguruko dokumentala argitaratu du aurten Euskaltzaleen Topaguneak, gurean ospakizunak duen jatorria eta zehaztasunak kontatzeko, besteak beste. Aitziber Onaindiak eman ditu horri buruzko azalpenak Naiz Irratian.
Egilea
Ainara Rodriguez
Komunikabidea
Naiz Irratia
Mota
Elkarrizketa
Data
2020/10/30
Lotura
Naiz Irratia
Jendea-beldurrez
Mozorroak soinean hartuta, herritarrak izutzea da helburua Gau Beltzean

Gaurko gauak badu magikotik zerbait, haur, gazte zein heldu, guztioi erakartzen gaituena. Agian horregatik hasi dira berreskuratzen azken urteetan jai honi dagozkion ohiturak. Horretaz jakitun, duela pare bat urte gaia lantzen hasi ziren Euskaltzaleen Topagunean. Aitziber Onaindia Topaguneko kideak dionez, «osagai erakargarri asko» ditu jai honek: «Iluntasuna, gaua eta komunitatean ospatzen da gainera»,.

Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek Arimen gauaren inguruan egindako azterketa abiapuntu hartuta, gaiaren lanketan hasi ziren duela bi urte.http://gaubeltza.eus/ webgunea ere sortu zuten, besteak beste, jatorriaren inguruko informazioa, testigantzak eta orain, bata dokumentala ere jasotzen dituena. 

10 minutu pasatxoko ikus-entzunezko honen bitartez, bertako ospakizuna ezagutara eman, eta alternatibak mahai-gaineratzea izan dute helburu.

Dokumentuaren akzioak