Dantza garaikideko lana da Aitzindariak. Emakumeak omendu nahi ditu, ospetsuak izan ala ez; Rosalia de Castro, Clara Campoamor edo Marie Curie ezagunetatik, Nafarroako historiatik hurbil dauden emakumeei garrantzia ematera: Julia Fernández Zabaleta, Maravillas Lamberto, Remigia Echaren edo Martija Jauregi. Bizitzaren borrokalariak denak. Saioa Belarra zuzendaria da eta Xian Martinezen diseinua eta irdeia originala. Sendaberri programaren bitartez Etxarri Aranazko kultur etxean Aitzindariak dantza ikuskizuna izanen da ostiralean, maiatzaren 6an, 19:00etan. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eros daitezke 6 eurotan.
Dokumentuaren akzioak
'Aintzindariak' dantza ikuskizuna Etxarrin
Maiatzaren 6an, ostiralean, Sendaberri programaren barruan dantza garaikideko lana izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Emakumeak dira ikuskizunaren oinarri.
Dokumentuaren akzioak