Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aintzinako dantzen berpizkundea

Dokumentuaren akzioak

Aintzinako dantzen berpizkundea

Ehun dantzariren eskutik, ‘Besta Berri’ ospakizunaren harira sortutako dantza tradizionalak berreskuratuko dituzte datorren larunbatean, Juan Antonio Urbeltz folkloristak zuzendutako ikuskizunean
Egilea
Nerea Alejos
Komunikabidea
Diario de Navarra
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2014/01/27
Lotura
Diario de Navarra

Duela berrogeitamar urte, Juan Antonio Urbeltz antropologoa eta bere emaztea, Marian Arregui, herriz herri ibiltzen ziren euskal dantza tradizionalak berreskuratzen. Bildutako ondare guzti horrekin, 1987tik aurrera ikuskizunak sortzen hasi ziren Argia Taldearen eskutik, gehienetan aintzinako dantza horiek berrasmatuz.

Iruñean Axeri Boda edo Axuri Beltza izeneko proiektuak taularatu dituzte,—biak Gaiarre Antzokian—, eta oraingo honetan Baluartera emango dute jauzia Besta Berri ikuskizunarekin, ohi denbezalaUrbeltzenzuzendaritzapean. Arriaga Antzokian estreinatuzenetik, 2012koazaroan, bere zazpigarren parada izango du Iruñean (aurretik Gasteizen, Donostian, Bilbon, Andoainen, Eibarren eta Zornotzan eskaini zen). Guztira 100 bat dantzari egongo dira eszenatokiaren gainean; haien artean, Iruñeko Duguna Taldeko 22 dantzari, lau edo bost musikariekin lagunduta. “Argia Taldearekin urte dexente daramatzagu elkarlanean, 2007 urtetik hain zuzen”, esaten du Duguna taldeko Aritz Ibañezek. Beraiekin batera egindako lehen ikuskizuna Axeri Boda (2008) izan zen.

Oraingo honetan, berreskuratutako dantzak Besta Berri edo Corpus Christi ospakizunean oinarritzen dira. Taularatuko diren dantzen artean, gaur egun bi bizirik diraute, Oñatiko Korpus Dantza etaHeletako Kabalkada. Besteetan koreografiak ‘berregin’ behar izan dira. “Gerraren garaian, toki askotan tradizioak moztu ziren eta gero ez ziren berreskuratu, edo berreskurapen hori oso modu folklorikoan egiten zen, sustraietara joan gabe”, azaltzen du Aritz Ibañezek. Dugunako dantzariek Ezpata Dantza eskainiko dute, Arrateko Kezka taldearekin batera, beste 21 dantzariekin osatuta. “Iruñea eta Arrateko ezpata-dantzen sinbiosia egingo dugu. Biak XXI. mendean sortutakoak dira, lehenagotik heldu zaigun ondare horretan oinarriturik, kate baten hurrengo kate-begianmodura”, azaltzen du Ibañezek.

Hain zuzen, bost urte pasa dira Duguna Taldeak San Fermin Aldapako Ezpata Dantza berpiztu zuenetik. “Iruñean XVI. mendetik dokumentatuta zegoen. Batzutan ezpata txikiekin egiten omen zen, eta beste kasuetan ezpata luzeekin. Datu horietatik abiatuz, gure sorkuntza egin genuen, baina ez bakarrik gure inguruan oinarritutakoa, baizik ere Europa mailan. Dantza mota honetan, amankomuneko ezaugarriak aurkitu genituen beste herrialdeetan”, ziurtatzen du.

Apostoluen sokadantza

Besta Berriren harira, hainbat bitxitasun ikusiko dira ikuskizunean, adibidez Jorge Oteizaren jaiotzaren urteurrenarekin sortutako Apostoluen sokadantza, Arantzazuko elizaren aurrean taularatu zena. Apostoluak Oñatiko Korpusean ere ateratzen dira, dantzariekin eta San Migel ‘gerlariarekin’batera. Ikuskizuneko azken zatian, Muriska izenekoa, Iparraldeko pastoral baten “interpretazio dantzatua” egingo da. Zuberoako antzerki mota honetan ohi den bezala, ongia gaizkiaren kontrako ‘guda’ sinbolikoa kontatuko da.

ZEHATZ-MEHATZ
DANTZA TALDEAK.Argia (Donostia), Haritz (Elgoibar),Kezka (Eibar),Duguna(Iruñea), Gure Kai (Deba), Maritzuli (Miarritze), Xinkako (Bidarte) eta Arkaitz
(Añorga).
EGITARAUA
Ikuskizuna hiru ataletan banatzen da:
BestaBerri Sarrera
Herensugea, EzpataDantza, Heletakoen sarrera,Lapurdiko makil-dantza,Muxikoa.
Oteizaren Apostoluen Soka Dantza
Oñatiko Dantzak, SeienBourrea, Apostoluen Soka Dantza.
Muriska
Muriska,Azken agurra

2014-01-27_Diario-de-Navarra-Besta-Berri-01 2014-01-27_Diario-de-Navarra-Besta-Berri-02

+ Besta Berri. Otsailak 1, Baluarten.
20:00etan. Sarrerak: 14 eta 18€.

Dokumentuaren akzioak