Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ainhoa Usandizagaren 'Bihar' lanak inauguratu du LABO XL jaialdiren bosgarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Ainhoa Usandizagaren 'Bihar' lanak inauguratu du LABO XL jaialdiren bosgarren edizioa

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/11/16
Lotura
Irutxuloko Hitza
LABO XL Jon Estala, Labo XL jaialdiaren zuzendaria, bosgarren edizioaren inaugurazioan. (Argazkia: Sara Ibarguren)

LABO XL jaialdiak bere bosgarren edizioari hasiera eman dio gaur Tabakalerako Kutxa Kultur plazan. LABO XL5, Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia, gaurtik hilaren 19ra egingo da. Lau egun hauetan, dantzaz, antzerkiz eta zirku garaikideaz gozatzeko aukera izango da, jarduera profesionalez gain. Gaur, Ainhoa Usandizaga artistak eman dio hasiera jaialdiari, Bihar izeneko emanaldiarekin. Aurtengo kartelaren protagonista da hernaniarra, eta zuzeneko laguntza jaso zuen jaialdiaren lehen egunean estreinatu duen piezaren sorkuntzarako.

Datozen egunetan, hemeretzi ikuskizun, bi hitzaldi, topaketa profesional bat eta mugimendu tailer bat programatu dituzte, baita hainbat topagune eta jarduera paralelo ere. Inaugurazioan Ana Barrantes ekoizpen zuzendariak eta Jon Estala zuzendariak azaldu dutenez, aurten, “inoiz baino gehiago”, jaialdiak presentzia unibertsala du, tokiko, nazioko eta nazioarteko proposamenekin. Euskal konpainiek eta euskarazko lanek Europako hainbat tokitako proposamenekin bat egingo dute, eta, gainera, emakume sortzaileen lana erakusten dute eremu eszeniko guztietan: zuzendari, ekoizle edo teknikari gisa.

Sarrerak

Jaialdiko ikuskizun eta jarduera gehienak doakoak izango dira. Hala ere, ikuskizun guztietara sartu, eta jaialdia babesteko, LABO Lagunak egitasmoa jarriko dute martxan. Abonuak, eguneko sarrerak eta banakako sarrerak albo batera utziko dituzte, eta tarifa lau bakar bati ekingo diote, jaialdiko ikuskizun guztietarako sarbidea izateko. LABOren lagun egitea hogei euroren truke izango da, eta www.labo.eus webgunearen bidez egin daiteke. 

Dokumentuaren akzioak