Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiko Taldeak urteko azken Dantzaldia eskainiko du larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldeak urteko azken Dantzaldia eskainiko du larunbatean

Komunikabidea
Uriola
Mota
Albistea
Data
2015/12/23
Lotura
Uriola

Arratsaldeko 19:00etan, Aiko Taldeko musika eta dantza maisuek zuzeneko musikaz beteko dute Merkatuko ataria, euren erromeria ezagunetako batekin.

2015. urte hau Gabonetako lehenengo gehiegikeriak "konpentsatuz" amaitzeko aukera emango du Aikok larunbatean, abenduaren 26an, dantza pixka batekin eta dibertsio askorekin. Pilak jartzeko, musikariz eta dantza maisuz osatutako taldeak aurtengo azken erromeria herrikoia antolatuko du arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Erriberako Merkatuko atarian. Sarrera librea izango da; parte hartzeko baldintza bakarra mugitzeko gogoa izatea da, bals, pasodoble, mazurka, fox, jota, porru, jauzi… erritmoan.

Partaidetzan oinarritutako izaera argia duen erromerian, partaide guztiek zuzeneko musikaz gozatzeko eta, dantza egiten jakin ala ez, dantza egiteko aukera izango dute. Izan ere, beti bezala, Aikoko dantza maisuek lehenengo pausoak ematen lagunduko diete dantzazale hasiberriei, eta oinarriren bat dutenei pauso berriak erakutsiko dizkiete. Hemen nahikoa da borondatea izatea. Helburu nagusia ospakizun herrikoien jatorrizko izaera berreskuratzea da. Izan ere, erromeria haietan, dantzari adituentzako erakustaldietatik urrun, jende guztiak gozatzen zuen. 

Erromeria hau, gainera, Aiko Taldeak dantzarako espazio berriak sortzeko eta gero eta jende gehiagorengana hurbiltzeko egiten duen lana zuzenean ezagutzeko aukera berria da. Izan ere, duela hainbat urte Dantzaldi Ibiltaria ekimena martxan jarri zuenetik, 4.000 baino gehiago izan dira dantzan ikasi duten dantzazaleak, aurretik zuten ezagutza maila edozein izanda ere. Hori lortzeko, taldeak, "modu naturalean, erlaxatuan eta dibertigarrian jotzeko eta dantza egiteko" eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienengana helarazteko ikastaroak, tailerrak, mintegiak… antolatzen ditu.

Dokumentuaren akzioak