Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiko taldeak sarera igo ditu 'Bikaña' disko berriko dantzen partiturak eta bideoak

Dokumentuaren akzioak

Aiko taldeak sarera igo ditu 'Bikaña' disko berriko dantzen partiturak eta bideoak

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2011/06/28
Lotura
Euskalkultura.com

Sabin Bikandi da Aiko taldeko 'Bikaña' diskoko pieza berrien egilea, eta berarekin hitz egin dugu egun dantza eta musikaren artean dagoen 'dibortzioari buruz'.  Burukomina ematen omen zion Sabin Bikandiri eta berarekin batera Aiko sortu zuten dantza munduko profesional taldeari dantza eta musikaren artean gaur egun dagoen tarteak. "Musikari askok ez dakite dantza, ezta dantzariek musika ere", dio berak. Egoera honi buelta emateko asmoz sortu zuten 2005 urtean Aiko.

Taldeak dantzan ikasteko modu naturalago bat sustatu nahi du, modu "erlaxatuago eta dibertigarriagoa". Asmo horrekin jarri zuen abian 'Dantzaldi Ibiltaria' programa duela hiru urte. Bizkaian zehar egiten diren ikastaro, tailer ibiltari eta erromeriek osatzen dute programa, dantza tradizionalarekiko afizioa berreskuratzeko eta sustatzeko helburuarekin.

Ekainaren 18ean egin berri dute Durangon aurtengo ikastaroari bukaera eman dion Dantzazale eguna eta bertan aurkeztu zuen taldeak 'Bikaña' azken diskoa.

aiko

[Jendea dantzari Durangoko Dantzazale Egunean (argazkia Aiko)]

Koreografiak eta partiturak sarean

'Bikaña' diskoak euskal musika herrikoian garrantzi handia duen dultzainaren errepertorioa aberasten duen ekarpena egiten du, Sabin Bikandi musikariak konposatutako dantza pieza berriei esker. Gaur egun dultzaina eta gaitarako idazten diren doinuak eta egiten diren grabaketa berriak ez dira oso ugariak, nahiz eta Euskal Herriko jaietan instrumentu tradizional ohikoena eta Europako herrialde ezberdinetako musika tradizioan gehien iraun duena izan. 

Taldeak bokazioa didaktikoa du eta dantza gizarteratzeko ahalegin horretan sarean jarri ditu 'Bikaña' diskoko partitura guztiak. Horrez gain, diskoaren azken pieza den 'Aiko Inguru Dantza' suiterako Patxi Laborda dantza maisuak eginiko koreografien bideoak ere igo ditu taldeak sarera, mundu osoko dantzariek profita ditzaten.

Aiko taldeak sarera igo ditu 'Bikaña' disko berriko dantzen partiturak eta bideoak

Ekainaren 18an Durangon egin zen Dantzaldian, Aiko taldeko musikariak taulagainean (argazkia Aiko)

Dokumentuaren akzioak