Dokumentuaren akzioak
Aiko taldeak dantzan aurkeztuko du bere azken lana bihar, Durangon
Goizean sokadantza eta kalejira eginen dute, eta ondoren bazkaria eta erromeria, Plateruena kafe antzokian
Eguerdian hasiko da Aikok antolatutako jaia. 13:00ean bertatik dabiltzanei dantzarako gonbitea egingo diete, sokadantza elkarrekin egiteko. Ondoren, «kalejira dibertigarria» egingo dute, eta herri bazkaria. Diskoaren aurkezpena 17:00etan izango da, eta gitarraren hainbat aldaerarekin sortutako dantzarako erritmoak aurkeztuko dituzte.
Hala, Alvaro Garcia musikariak gitarra klasiko, akustiko eta elektrikoaren laguntzarekin jotak, porruak, baltsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak eta mazurkak joko ditu bertan direnek dantzatu ditzaten. Soinu berriekin publiko berrira zabaltzea da asmoa, taldeak azaldu duenez. Eguna burutzeko, 20:00etan Bizkaiko gaiteroak izango dira, eta, 22:00etatik aurrera, «guateke tradizionala».
Dokumentuaren akzioak