Dokumentuaren akzioak
Aiko taldeak dantza ikastaro berrirako matrikula epea ireki du
Metodologia propioa duen ikastarotik 4.000 zale baino gehiago igaro dira azken hamar urteetan
Ikastaro berria urriaren 3an hasiko da, Bilbon eta Galdakaon. Herri horietan klaseak asteko lehenengo egunean eskainiko dira, Bizkaia Aretoan eta Urretako eskoletan, hurrenez hurren. Halaber, astearteetan, urriaren 4tik aurrera, Dantzaldi Ibiltaria Durangoko Plateruena Kafe Antzokira joango da, eta asteazkenetan Markina-Xemeinera (Lea Artibai Ikastetxean) eta Berastegira (Udaletxean). Azkenik, ostegunetan, urriaren 6tik aurrera, Aiko taldeak Gernika-Lumoko San Fidel ikastolan eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian emango ditu klaseak.
Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak bi mailatan eskainiko dira (hastapena eta hobekuntza) eta ordutegi berberarekin leku guztietan: 18.00etatik 19.30era lehenengo pausoak eman behar dituztenentzat eta 19.30etik 21.00etara aurretik ezagutzak dituzten zaleentzat.
Matrikularen prezioa 160 euro da (110 euro EHUko eta Lea Artibai ikastetxeko ikasle edo langileentzat eta 14 eta 29 urte arteko gazteentzat). Lehen kontaktua izan nahi dutenentzat, eskolak doakoak izango dira urrian, eta ikastaro osorako matrikula horren ondotik egin ahal izango dute. Matrikula www.aikotaldea.eus webgunean edo 634 423 539 telefonora deituz egin daiteke.
Dokumentuaren akzioak