Dokumentuaren akzioak
Aiko taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko tailer bi antolatu dauz
Aiko taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko tailer bi antolatu ditu Bilbon eta Donostian. Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da, jolas eta ariketa ludikoen bitartez dantzazaletasuna sustatzeko behar dabezan tresnak eskainiz.
‘Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan’ izenburupeko familia giroko dantza-tailer bi honeek adin-taldetan banatuta (0-2 urteko taldea eta 3-6 urteko taldea) egingo dira abenduaren 28an, eguastena, Bilboko Campos Antzokian, eta 29an, eguena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Plaza kopuru mugatua da eta sarrereak 10 euro balio dauz pertsona heldu bakoitzeko, aretoaren sarreran ordainduko da eta umeak ez dabe ordaindu behar. 6 urte arteko umeei dantza transmititzeko tresna barriak eskeintzeko helburuagaz antolatu dabez.
Dokumentuaren akzioak