Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiko Taldeak «Urraska» lanean eman ditu Sagasetak bildutako jauzi dantzak

Dokumentuaren akzioak

Aiko Taldeak «Urraska» lanean eman ditu Sagasetak bildutako jauzi dantzak

Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2010/06/08

Partiturak eta testuak euskaraz zein ingelesez dituen liburuaz gain, 26 tradiziozko jauzi eta Bralea biltzen dituen CD bikoitzak eta DVD batek osatzen dute lana -dantza jauzien irudi zaharrak eta besterekin-. Gainera, «Urrastegia» gehitu behar zaio horri, jauzien urratsen eskuko gida praktikoa.

Munduan zehar

Atzo prentsaurrekoan aurkeztu zuen lana «euskal musika tradizionalaren ondarea» zabaldu eta sustatzea helburu duen Aiko Taldeak: Asier Garcia (danborra), Aitor Furundarena (akordeoia), Sabin Bikandi (txistu eta danbolina) y Patxi Laborda (dantza irakaslea).

Aurkezpena umoretsu egin zuten Aiko Taldeko lau kideek, Nevadako Unibertsitateko Cameron beraiekin zela. Azken hau pozik agertu zen, «euskal kultura munduan zehar sustatu eta zabaltzea» baitute helburu, eta orain arte liburuak baino ez baitituzte argitaratu.

Furundarena taldekidearen esanetan, musika aldetik baino -xumetik jo dute kontu honetan- partituretan du garrantzia lanak, «herri musiketan sarri ez da-eta asmatu musika papereratzen». Asmo horrekin gainera, «dantzara begira» eman du lana Aiko Taldeak, helburu dibulgatibo eta didaktiko batekin.

Musikari dagokionez, eta soinu efekturik gabeko diskoan ¯dokumental tankerakoa baina entzuten erosoa- «danbolinak garrantzia hartu du, dantzarako lagungarri».

Aiko Taldeak larunbat honetan, ekainak 12, aurkeztuko du lana Durangoko Plateruena aretoan, Dantzazale Egunaren egitarauan, bazkari eta guzti.

Dokumentuaren akzioak