Dokumentuaren akzioak
AIidez Aire : Jai Alaia oso Lilüratürik
Hegazkina Oloruetik abiatzen da. « Har ezazüe züen kajabeta. Gainen, hotz beitateke“. Eta filma hasten da. Bijitatzen dügün herrietan, bi edo hiru bizizalek beren bizia kontatzen deiküe : beren lana, beren bizia, gertaldi txostagarri edo triste zonbait, igaranaren hürrünmina... Püblikoak bihotz hunkidürak aldizkatzen dütü, txostagarritik tristealat. Eta gero, ixüraldia da : « Xiberoa, zelütik, zer eijer den ! » Herri zonbaitetan lürrealatzen gira. Bijitatzen dügün lehen herria Barkoxe da. Kantariek Etxahunen koblak oropilatzen dütüe, bakarka, biazka edo taldeka, püblikoak ez dü pausatzeko denborarik ere. Eta hegazkina arrajoaiten da Gotainerat. Artista handi baten agurtzeko mementa da, Mixel Etxekopar, dantza batekin, Jundane Juhaneko süen dantza. Ondoko herrietan, Urdinarbe. Ikusgarriak ohitarazten deikü, urte oroz, Müjikaren Egünaren denboran, beste kültürak ere agertzen direla. Kantariek Korsikako polifonia bat eskeintzen deiküe eta müjikariek püblikoa lilüratzen düe Irlandes müjika batekin. Hegazkina berriz aidatzen da Altzürükürat. Eta püblikoaren plazerarentarako, pastoraleko dantza eta kantore eder zonbait ere emanik dira. Jauntxiak eta biazkako dantzak zinez eijer dira. Altzürükütik landa, Ligirat heltzen gira. Püblikoak hanitx erri egin dü ! Antzerkia ohidüra berri bat da Ligin. Eta, Ligiko antzezlarien agurtzeko, antzerki ttipi bat emanik izan da. Ikusi ahal izan dügü nola gütünekarle bat psikanalista bilakatzen ahal den, “parking” edo aparkalekü baten sortzeko xedearen üngürüan. Gero, Santa Grazirat joaiten gira, pastoraleko dantza baten ikustera eta kantore baten entzütera. Ürrentzeko, hegaltatzen gira Larrainerat, azken kantü baten entzütera Xalbador Pastoralaren üngürüan, eta prefosta bidajea Orhi püntan eküratzen da, Orhiko txoriekin. Ez dakigü beste emanaldirik izanen denez, bena segür dena da DVD bat eginik izanen dela ikusgarri hortaz, abentütik harat salgai datekina. Gilen IRIART |
Eskerrik hanitx Otxanda eta Beñat xüxentzentako ! |
Dokumentuaren akzioak