Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiara Dantza Taldearen "Aratusteak" ikuskizuna, dantza bidezko bidaia Euskal Herritik

Dokumentuaren akzioak

Aiara Dantza Taldearen "Aratusteak" ikuskizuna, dantza bidezko bidaia Euskal Herritik

Egilea
Izar Mendiguren Cosgaya
Komunikabidea
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2021/02/27
Lotura
Amurrio

Aratusteak ikuskizuna eskaini du Aiara Dantza Taldeak Amurrio Antzokian. Ohi gisa, bi emanaldi egin dituzte, eta aretoa jendez bete dute. Aurtengoan, euskal  mozorroak izan dira protagonista, eta hainbat dantza plazaratu dituzte horrela. 

Emanaldi berezia prestatu du Aiara Dantza Taldeak gaur Amurrio Antzokian. Urteroko hitzorduari ez diote kale egin, nahiz eta COVID-19ak nabarmen baldintzatu prestaketa eta eszena bera. Alabaina, ikuskizun koloretsu eta bizia eskaini dute talde txikietan bereizitako dantzariek.

Euskal Herriko aratusteak ardatz

Euskal Herriko ohiturak izan dituzte oinarri aurtengo emanaldian, inauteriei lotutakoak batik bat. Hala, pertsonaia eta dantza bereziak tartekatu dituzte arratsalde osoan zehar.

Amurrioko kakarroak izan dira lehenbizikoak oholtzaratzen,  Bizkaiko inauterien aurretik. Hala, lamiaz jantzita atera dira agertokira "zinta dantza" egitera. 

Lapurdira bidaiatu dute ikus-entzuleek jarraian, Ustaritzera hain zuzen. Hala, kaskarotek hartu dute lekukoa, eta beste hiruzpalau pieza dantzatu dituzte. Makilak, bankuak... orotariko elementuak erabili dituzte, gainera.

Aiaraldea Hedabideak bihar argitaratuko du emanaldi osoaren bideoa

Gipuzkoatik, berriz, sorgin-dantza aukeratu dute eszenaratzeko. Egungo eta galdutako zenbait dantzarekin borobildu dute emanaldia. Modu horretan, "txantxo pikaroa" aurkeztu dute Amurrion, Abaltzisktetako tradizioa bertaratuta.

Zuberoatik, berriz, maskaradako pertsonaia aintzindariak gonbidatu dituzte. "Zuberoan kokatzen dute askok balletaren hastapena", kontatu dute istorioen artean. Nafarroan amaitu dute itzulia, Lantzeko inauteriekin eta momotxorroekin. 

Zuzeneko musikarekin eta aurkezlearen kontakizunekin josi dute ikuskizun osoa. Aiaraldea Hedabideak bihar argitaratuko du emanaldi osoaren bideoa.

 

Dokumentuaren akzioak