Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiara Dantza Taldeak jasoko du Urrezko Guk saria

Dokumentuaren akzioak

Aiara Dantza Taldeak jasoko du Urrezko Guk saria

Martxoaren 23an izango da saria entregatzeko ekitaldia, 19:00etan Amurrio Antzokian. 35 urte beteko ditu aurten taldeak.
Egilea
Txabi Alvarado Bañares
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2019/02/07
Lotura
Aiaraldea

Aiara Dantza Taldeak jasoko du aurten Urrezko Guk saria. Dantza taldeak 35 urte beteko ditu aurten, eta makina bat ekintza prestatzen ari da hori ospatzeko. Otsailaren 23an Nahas jolas ikuskizun berezia eskainiko du Amurrio Antzokian, hainbat artista eta elkarterekin elkarlanean.

Horrez gain, Euskal jaia egingo dute maiatzaren 18an. “Dantzaldi erraldoia” eskaini nahi dute bertan taldeko kideek, eta kide ohien bila ari dira horretarako. Interesdunak 35urte@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.  

Saria emateko ekitaldia
Martxoaren 23an egingo dute saria emateko ekitaldia, arratsaldeko zazpietan Amurrio Antzokian.

Aiara Dantza Taldeak jasoko du Urrezko Guk saria
Duela 35 urte sortu zen Aiara Dantza Taldea. / A.D.T

Dokumentuaren akzioak