Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aiako Aristerrazun trikiti erromeria erraldoia egingo da igande honetan

Dokumentuaren akzioak

Aiako Aristerrazun trikiti erromeria erraldoia egingo da igande honetan

Berriro antolatu dute, euria zela-eta, maiatzean bertan behera gelditutako jaialdia

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/09/03

Orduko partaideen zerrenda zertxobait aldatu da. Igandean, arratsaldeko 5:30etan hasita, lagun hauek joko dute soinu txikia, panderoa eta beste zenbait tresna: Laja eta Landakanda; Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga; Maixa, Maider eta Kristina; Izer eta Alabier; Landa aita--semeak; Imuntzo eta Beloki; Zabale, Lourdes Alkorta eta Andoni Larrañaga; Koldo eta Arantxa Iparragirre; Agurtzane eta Jon Elustondo; Epelde eta Larrañaga; Astiazaran eta Juan Mari Beltran; Markos Landa eta Landakanda;



Joseba Iparragirre eta Ander San Jose; Xabier Solano, Jon Mari Beasain eta Asier Gozategi; eta Etxabe anaiak. Bestalde, uneoro, musika entzuten den guztietan, Juantxo Urbietaren eskolako dantzariak ariko dira.



Berriz ere trikitizaleen jomuga bihurtuko da Aristerrazu. Aiako Andatza bailaran dago Aristerrazu eta hara bi bidetatik joan daiteke: Orioko tren-geltoki ondotik nahiz Aiako kasko nagusitik. Oraingoan aparkaleku zabala lortu dute antolatzaileek, aldameneko industrialde batean.



Aristerrazun lehenengo jaialdi handia 1997an egin zen. Hiru mila trikitizale inguru bildu ziren. Bigarren jaialdi berezia 2001eko azaroan egin zen. Bigarren honetan ere jendetza bildu zen. Hirugarren hitzordu honetan bi orduko jaialdia izango da.

Dokumentuaren akzioak