Dokumentuaren akzioak
Agustin Alzaga irundarrak 'Fetopia' dantza pieza eskainiko du CBAn
Agustin Alzaga Martinez dantzari irundarrak Fetopia izeneko dantza pieza taularatuko du hilaren 27an (larunbata da) etxean, CBA kultur gunean hain zuzen. Emanaldia 12:00etan hasiko da.
Fetopia lanak, sortzailearen arabera, “gure lehen mugimendu naturala bilatzen du. Zer da mugitzen gaituena? Nola garatu gara?”. Gorputzaren mutur eta mugimendua dira piezaren helburua, “non burmuinak ez duen parte hartzen”.
6 urterekin hasi zuen bere ibilbidea Irungo Musika eta Dantza Kontserbatorioan, Sonia Del Barrioren eskutik. 16 urterekin Burgosen dantza ikasketak jarraitu zituen, eta ondoren Dantzaz konpainian profesional gisa aritu da. 23 urterekin Italiatik deitu zioten, Balleto Teatro di Torino konpainian lan egiteko. Handik bi urtera Euskal Herrira itzuli zen. Egun, bere sorkuntza eta ikermen proiektu propio ugaritan dabil lanean.
Dokumentuaren akzioak